148. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek.

Sustatzailea: Construcciones A. Bengotxea, S.L. Jarduera: Ikaburua harrobiko betelana, Urdazubiko udal mugapeko obretako hondakin geldoekin. Tokia: 2. poligonoko 14., 122., 130. eta 208. lurzatiak, Urdazubin.

Urdazubin, 2014ko uztailaren 7an.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L1410020