148. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Ondoko proiektuaren aldaketa puntuala, behin betiko onespena: Tuterako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko Queiles 1. sektoreko U.I. 4 unitatea birzatitzeko proiektua, Luis Cernuda, Manuel Altolaguirre eta Ana María Matute karriken artean

Alkatetzaren 2014ko uztailaren 3ko ebazpenaren bidez behin betiko onetsi zen aldaketa puntuala Tuterako HAPOko Queiles 1. sektoreko 4. unitate integratua birzatitzeko proiektuan. U3.9-1 eta U3.9-2 lurzatiak ukitzen dira, Luis Cernuda, Manuel Altolaguirre eta Ana María Matute karriken artean. Sustatzailea Jesús-Carlos Yera Bergua da, Construcciones Martín Casajús Jarauta, S.L, Raquel Navarro Castell Ruiz eta Santiago Risco Catalán ordezkatuz, Jesús Carlos Yera Bergua eta Efrén Munárriz Clemos arkitektoek 2014ko urtarrilean prestaturiko proiektuari jarraikiz. Alkatetzaren 2014ko maiatzaren 7ko ebazpen bidez onetsi zen hasiera batean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2014ko uztailaren 8an.–Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko zinegotzi delegatua, Reyes Carmona Blasco.

Iragarkiaren kodea: L1409971