148. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetako 2014rako aldaketa. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2014ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2014an indarra izanen duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.

Jendaurrean egonen da gutienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira 2014rako aldaketa horiek zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.

Garesen, 2014ko uztailaren 8an.–Alkatea, Fidel Aracama Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1409999