148. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

1., 2. eta 3. aldaketak 2014ko ekitaldiko aurrekontuan.
Behin betiko onespena

2014ko aurrekontuan egindako aldaketak hasiera batean onesteko osoko bilkuraren erabakia 2014ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 23an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu gehikuntza:

1. aldaketa:

1 581 68202 kontu-saila. 7. sektoreko arau subsidiarioen aldaketa: 5.000,00 euro.

Kreditu berezia:

2. aldaketa:

1 4521 62101 kontu-saila. Biltontzi estanko bat ezartzea kirolguneko eta igerilekuetako esparruko saneamendu sareetan: 6.000,00 euro.

3. aldaketa:

1 447 60100 kontu-saila. Bisoi europarraren habitata hobetzeko proiektua, uhartearen alderdian: 17.100,00 euro.

Finantzaketa:

1. aldaketa: 1 870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 5.000,00 euro.

2. aldaketa: 1 870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 6.000,00 euro.

3. aldaketa: 1 870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 17.100,00 euro.

Martzillan, 2014ko uztailaren 10ean.–Alkatea, José M.ª Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1410044