148. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

57/2014 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Elena Vallés Iriso andrea Hezkuntza Departamentuko Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Ataleko burua kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Elena Vallés Iriso andrea, Hezkuntza Departamentuko Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2014ko uztailaren 4tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2014ko ekainaren 30ean.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: F1409695