148. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa, “Francisco Casanova” musika eskolako prezio publikoen gaineko arauan, 2014-2015 ikasturterako. Behin betiko onespena

Berriozarko Udalak, 2014ko apirilaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea 3. arauan. Arau hori Berriozarko “Francisco Casanova” musika eskolan ematen diren ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoen gainekoa da, 2014-2015 ikasturterako.

Erabaki hori jendaurrean jarri zen, hasierako onespenaren iragarkia argitaratuz 2014ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 23an, eta Udalaren iragarki oholean. Legez aurreikusitako hogeita hamar eguneko epea iraganik, eta alegaziorik izan ez denez, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, eta testua argitaratzen.

Berriozarren, 2014ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.

3. ARAU FISKALA, UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN IZENA EMAN ETA PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

1.–Tarifa orokorrak.

Lehen zikloa (4-6 urte) 906,89 euro.

Gainerako ikastaroak: 2.167,37 euro.

Bigarren musika tresna: 1.186,43 euro.

2.–Berriozarren erroldatutako ikasleak, bertan gutxienez ere urtebeteko antzinatasuna dutenak eta urtebetez benetan bizi izan direnak, matrikula-orrian musika-irakaskuntza sustatzeko onartutako laguntzak eskatu dituztenak. Tarifak:

–Lehen zikloa (4-6 urte): 212,70 euro (laguntza: 694,19).

–Gainerako ikastaroak: 546,09 euro (laguntza: 1.621,28).

–Bigarren musika tresna: 266,71 euro (laguntza: 919,72).

3.–25 urtetik gorakoentzat, eta 18 urtetik gorakoentzat baldin eta 8 urtez musika tresnaren ikasketak egin badituzte, tarifa %25 handituko da.

Iragarkiaren kodea: L1409952