148. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 55. artikuluko 1. puntuarekin eta haren erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 68. artikuluko 1. puntuarekin bat etorriz, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondoko jarduera sailkatuaren gaineko espedientea:

Sustatzailea: Nafarroako Toki Azpiegiturak, S.A., IFK: A31243702, sozietatearen helbidea: Barañaingo etorbidea, 22, 31008 Iruña (Nafarroa). Jarduera: “Bakedaoko (Ameskoabarrena, Nafarroa) sifoian aldaketa egiteko proiektua” Bakedaoko (Ameskoabarrena) kontzeju mugapean, 7. poligonoko 445. landa lurzatian.

Ameskoabarrenean, 2014ko uztailaren 9an.–Alkatea, Diego Arturo Urra Velasco.

Iragarkiaren kodea: L1410035