1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
404/2014 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Lehen Hezkuntzan, Hezkuntza Berezian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan hezkuntza itunen aldaketa ebazten duena, 2014-2015 ikasturterako.
Otsailaren 21eko 111/2014 Ebazpenaren bidez (77. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 22koa), hezkuntza itunak 2014-2015 ikasturtetik aurrera aldatzeko arauak eman ziren, hezkuntza maila guztietan.
Ikusirik aldaketaren espedienteak, abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 46. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Espediente hau LOEren babesean tramitatzen da. Izan ere, lege horren arabera, oinarrizko hezkuntza doakoa eta nahitaezkoa da (3. artikulua eta III. kapitulua) pertsona guztientzat (4.1 artikulua), eta hezkuntza administrazioek ikastetxeei beharrezko baliabideak eman behar dizkiete hezkuntza doakoa izan dadin (88.2 artikulua); hortaz, gastu hori egin ezean, administrazioaren funtzionamenduaren funtsezko alderdi batzuk kaltetuak aterako lirateke.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Onestea ebazpen honen 1., 2., 3., 4. eta 5. eranskinetan aipatzen diren ikastetxe pribatuekiko itunaren aldaketa, Lehen Hezkuntzan, Hezkuntza Berezian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan; 2014-2015 ikasturtetik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Eskatutako unitateen kopuruaren eta itunaren barnean baimentzen diren unitateen kopuruaren arteko aldea dagokion eranskinean azaltzen da.
3. Ebazpen honen bidez onetsitako hezkuntza itunen aldaketak eginbide baten bitartez formalizatuko dira; hura, alde batetik, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak izenpetuko du eta, bestetik, ikastetxeetako titularrek edo behar bezala egiaztatutako legezko ordezkariek.
4. Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalak interesdunei jakinaraziko die aurreko puntuan aipatutako eginbidea sinatzera zein egun, toki eta ordutan agertu behar duten. Jakinarazpena egiten denetik eginbidea sinatzen den arte gutxienez ere berrogeita zortzi orduko epea utzi beharko da.
5. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
6. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
7. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea ikastetxe interesdunei, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Aukera Berdintasunaren, Hezkuntzako Parte-hartzearen eta Irakasleentzako Arretaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, eta Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2014ko ekainaren 27an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.
1. ERANSKINA Lehen Hezkuntzako itunen aldaketa. 2014-2015 ikasturtea |
HERRIA | IKASTETXEA | UNITATE KOPURUA | OHARRAK |
2013-2014 | 2014-2015 |
Itunduak | Eskatutakoak | Itunduak |
AIEGI | MATER DEI | 12 | 12 | 12 | |
BURLATA | IRABIA-IZAGA | 28 | 30 | 30 | |
LIZARRA | SANTA ANA | 14 | 14 | 14 | |
ETXARRI ARANATZ | ANDRA MARI IKASTOLA | 10 | 11 | 11 | |
MUTILOABEITI | LUIS AMIGÓ | 22 | | 23 | |
IRUÑA | CALASANZ | 12 | 12 | 12 | |
IRUÑA | ESCLAVAS DEL SAGRADO CORAZÓN | 13 | 13 | 13 | |
IRUÑA | LA COMPASIÓN ESCOLAPIOS | 18 | 18 | 18 | |
TAFALLA | ESCUELAS PÍAS | 12 | 12 | 12 | |
TUTERA | ANUNCIATA | 17 | 18 | 18 | |
TUTERA | COMPAÑÍA DE MARÍA | 22 | 23 | 23 | |
2. ERANSKINA Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako itunen aldaketa. 2014-2015 ikasturtea |
HERRIA | IKASTETXEA | UNITATE KOPURUA | OHARRAK |
2013-2014 ikasturtea | 2014-2015 ikasturtea |
Itunduak | Eskatutakoak | Itunduak |
1. eta 2. mailak | 3. eta 4. mailak | 1. eta 2. mailak | 3. eta 4. mailak | 1. eta 2. mailak | 3. eta 4. mailak |
ALTSASU | SAKANA IKASTOLA | 4 | 5 | 4 | 5 | 4 | 5 | |
BERA | LABIAGA IKASTOLA | 2 | 0 | 2 | 0 | 2 | 0 | |
BURLATA | AMOR DE DIOS-REGINA PACIS | 4 | 4 | 4 | 4 | 4 | 4 | |
BURLATA | IRABIA-IZAGA | 5 | 4 | 7 | 4 | 7 | 4 | |
LIZARRA | LIZARRA IKASTOLA | 4 | 4 | 5 | 4 | 4 | 4 | (1) |
LIZARRA | MATER DEI-PUY-ANDERATZ | 8 | 8 | 8 | 8 | 8 | 8 | |
MUTILOABEITI | LUIS AMIGÓ | 6 | 4 | | | 6 | 5 | |
IRUÑA | CALASANZ | 4 | 4 | 4 | 4 | 4 | 4 | |
IRUÑA | LA COMPASIÓN ESCOLAPIOS | 4 | 4 | 5 | 4 | 5 | 4 | |
IRUÑA | NUESTRA SRA. DEL HUERTO | 6 | 5 | | 6 | 6 | 6 | |
IRUÑA | SAGRADO CORAZÓN | 7 | 6 | 6 | 7 | 6 | 7 | |
IRUÑA | SALESTARRAK | 3 | 4 | 3 | 4 | 3 | 4 | |
TAFALLA | ESCUELAS PÍAS | 4 | 4 | 4 | 4 | 4 | 4 | |
TAFALLA | GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA | 3 | 2 | | | 2 | 3 | |
TUTERA | ANUNCIATA | 6 | 4 | | | 5 | 5 | |
(1) Itundutako unitate kopurua aski da eskolatutako ikasleek beren ikasketak jarraitu ahal izateko; ez da ikusten unitate gehiago ituntzea justifikatzen duen eskolatze beharrik. |
3. ERANSKINA Hezkuntza Bereziko itunen aldaketa. 2014-2015 ikasturtea |
HERRIA | IKASTETXEA | UNITATE KOPURUA | OHARRAK |
2013-2014 | 2014-2015 |
Itunduak | Eskatutakoak | Itunduak |
BURLATA | AMOR DE DIOS-REGINA PACIS | BHIBU 1 | BHIBU 1 | BHIBU 1 | |
LIZARRA | MATER DEI-PUY-ANDERATZ | BHIBU 1 | BHIBU 1 | BHIBU 1 | |
ETXARRI ARANATZ | ANDRA MARI IKASTOLA | | GNO 1 | GNO 1 | |
IRUÑA | EL MOLINO | URRI. ANITZ. 1 | | URRI. ANITZ. 1 | (1) |
IRUÑA | HIJAS DE JESÚS | BHIBU 1 | BHIBU 2 | BHIBU 2 | |
IRUÑA | SAGRADO CORAZÓN | GNO 1 | GNO 1 | GNO 1 | |
IRUÑA | SANTA TERESA DE JESÚS | | GNO 1 - BHIBU 1 | GNO 1 - BHIBU 1 | |
(1) Lehen Hezkuntzako urteak dituzten ikasleak hartzen ditu. GNO = Garapenaren Nahaste Orokorren Gela. BHIBU = Bigarren Hezkuntzako ikastetxeko Berariazko Unitatea. URRI. ANITZ. = Urritasun anitzeko unitatea. |
4. ERANSKINA Curriculum egokituko eta curriculum aniztasuneko programen itunak aldatzea 2014-2015 ikasturtea |
HERRIA | IKASTETXEA | UNITATE KOPURUA | OHARRAK |
2013-2014 | 2014-2015 |
Itunduak | Eskatutakoak | Itunduak |
BURLATA | AMOR DE DIOS-REGINA PACIS | | CA 4. | 0 | (1) |
LIZARRA | MATER DEI-PUY-ANDERATZ | C.E.P.-3.C.A. -4.C.A. | C.E.P.-3.C.A. -4.C.A. | C.E.P.-3.C.A. -4.C.A. | |
IRUÑA | CALASANZ | CA 4. | CA 3. | CA 3. | |
IRUÑA | LA COMPASIÓN ESCOLAPIOS | CA 3. | CA 4. | CA 4. | |
(1) Hezkuntza eskaintza behar bestekoa denez, ez da beharrezkotzat jotzen itunak handitzea. |
5. ERANSKINA Erdi Mailako Heziketa Zikloetako itunak egitea 2014-2015 ikasturtea |
HERRIA | IKASTETXEA | HEZIKETA ZIKLOAK | UNITATEAK | OHARRAK |
Itunduak | Eskatutakoak | Itunduak |
2012-2013 | 2014-2015 |
IRUÑA | RAMIRO MATA | Ile-apainketa | 0 | 1 | 0 | (1) |
(1) Hezkuntza eskaintza behar bestekoa denez, ez da beharrezkotzat jotzen itunak handitzea. F1409659 |
Iragarkiaren kodea: F1409659