147. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

287E/2014 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, EEPen eta bukatutako produktuaren biltegiratze berrietarako eta mikronizazio kriogenikoko linea aldatzen duena.

Ekainaren 24ko 7/2004 Foru Legearen bidez Murillo el Frutoko Udalaren 159.224 metro koadroko herrilurraren onura publikoa deklaratu eta haren desafektazioa onetsi zen, gero Indugarbi, S.L. enpresari saltzeko, hondakinak balorizatuko dituen industria multzoa jartzeko. Aipatutako foru lege horren lehenbiziko xedapen gehigarriak ezartzen du edukiaren eraginkortasun juridikoak indarra hartuko duela Ingurumen baimen integratua eskuratzen denean eta behar den Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala onesten denean. Hortaz, jarduera hori Ingurumen baimen integratuaren araubidearen menpe dago.

Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren apirilaren 26ko 209/2007 Foru Aginduaren bidez emana.

2013ko abenduaren 12an, titularrak bere instalazioa aldatzeko proiektua jakinarazi zuen. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak 2014ko urtarrilaren 23an emandako irizpenaren arabera, aldaketa ez zen funtsezkoa, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz (erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), eta, horregatik, ez zen beharrezkoa Ingurumen baimen integratu berria ematea; aldaketa nabarmena zen, ordea, aldaketa garrantzitsuak ekartzen baititu instalazioaren funtzionamendu-baldintzetan, eta, horregatik, aldaketa horiek Ingurumen baimen integratuan jaso behar dira.

2014ko otsailaren 10ean, titularrak Ingurumen baimen integratua aldatzeko eskatu zuen, proiektua aurrera eramateko.

Espedientea Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 29. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz tramitatu da. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Ebazpenaren proposamena instalazioaren titularrari entzuteko tramitean egon da 10 egunez. Titularrak aurkeztutako alegazioak oharrak izan dira, eta baliagarriak izan dira ebazpen honen eranskinetako testua egokitzeko.

Uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren bidez, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren esku utzi ziren indarreko araudiak ingurumena babesteko esku-hartzearen arloan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari esleitutako eskumen administratibo batzuen titulartasuna eta erabilera. Foru dekretu horrek ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–EEP hondakinak balorizatu eta birziklatzeko instalazioaren Ingurumen baimen integratua aldatzea. Instalazioa Murillo el Frutoko udal mugapean dago, eta haren titularra Indugarbi NFU’s, S.L. da. Aldaketaren helburua da EEPen eta bukatutako produktuaren biltegiratze berrietarako eta mikronizazio kriogenikoko linea egitea, instalazioak eta jardueraren garapenak Ingurumen baimen integratuaren kasuan kasuko espediente administratiboetako baldintzak bete ditzaten eta, edozein kasutan, ebazpen honen eranskinetan agertzen diren baldintza eta neurriak.

Bigarrena.–Irekitzeko beste baimenik ez da eskuratu beharko aldatutako instalaziorako; dena dela, titularrak aldaketa abian jartzearen berri eman beharko dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, eta, orobat, erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu beharko du, proiektua ebazpen honetako baldintzetan egin dela adierazten duena, eta horrekin batera, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 40.2 artikuluan adierazitako dokumentazioa ere aurkeztu beharko du.

Hirugarrena.–Titularrak proiektua egin dela adierazten duen erantzukizuneko aitorpena aurkezten duen egunean edo, edozein kasutan, aldaketa abian jartzen den egunean hasiko dira aplikatzen Ingurumen baimen integratuaren aldaketa honetan ezarritako baldintzak. Bitartean, indarrean dagoen Ingurumen baimen integratuan dauden baldintzak aplikatuko dira.

Laugarrena.–Ebazpen honetan bildu diren baldintzak ez betetzeak berarekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hots, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen IV. tituluan jasotakoak, galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikatzekoa izaten segituko baitu, eta, horren osagarri, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidea.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Seigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau igortzea Indugarbi NFU’s, S.L.ri, Murillo el Frutoko Udalari, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Babes Zibilerako Zuzendaritzari eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko uztailaren 2an.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernuaren web atarian, hain zuzen ere, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren sailean, “Ingurumen baimenak” kontsulten atalean.

Iragarkiaren kodea: F1409783