147. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 604/2013 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

“000069/2013 epaia.

Tafallan, 2013ko abuztuaren 22an.

Nik, Sandra Vázquez Calatayud andreak, Tafallako Instrukzioko 1. Epaitegiko epaileak, 604/13 berehalako falta-judizioko autoak aztertu ditut ahozko eta jendaurreko judizioan. Judizioan alderdi izan dira Nidia Esther Imbacuan Burgos eta César Augusto Coronado Llanos, salatzaile gisa, eta Mikel Gastaminza Ganuza, salatu gisa. Fiskaltzak parte hartu du. Espainiako Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliatuta, epai hau eman dut.

Epaitza:

Mikel Gastaminza Ganuza kondenatzen dut, lesio-falta baten egilea den aldetik, 30 eguneko isuna ordaintzera, eta eguneko 6 euroko kuota finkatzen dut; beraz, Mikel Gastaminza Ganuzak 180 euroko isuna ordaindu behar du.

Mikel Gastaminza Ganuza kondenatzen dut, tratu txarren falta baten egilea den aldetik, 20 eguneko isuna ordaintzera, eta eguneko 6 euroko kuota finkatzen dut; beraz, Mikel Gastaminza Ganuzak 120 euroko isuna ordaindu behar du.

Mikel Gastaminza Ganuzak César Augusto Coronadori 475 euroko kalte-ordaina emanen dio, gehi Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikuluko interesak.

Mikel Gastaminza Ganuzak Nidia Esther Imbacuan Burgosi 35 euroko kalte-ordaina emanen dio, gehi Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikuluko interesak.

Mikel Gastaminza Ganuza kondenatzen dut prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.”

Eta Mikel Gastaminza Ganuzari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tafallan, 2014ko uztailaren 1ean.–Idazkaria, Andoni del Peral Setien.

Iragarkiaren kodea: J1409784