147. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 5271/2012 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaia: 187/2013.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 16an.

Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, lesio-falta bat dela-eta Ion Gonzalo Zunzarrenen, Mikel Ardanzaz Cabelloren, Miquel Sanzol Jiménezen eta Juan Domingo Ibañez Latasaren aurka, salatu gisa, bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 5271/2012 falta-judizioan. Cesar Ramos Gallardok, salatzaile gisa, eta Fiskaltzak parte hartu dute.

Epaitza:

Ion Gonzalo Zunzarren, Mikel Ardanzaz Cabello, Miquel Sanzol Jiménez eta Juan Domingo Ibañez Latasa absolbitzen ditut leporatu zaien lesio-faltatik eta kostuak ofizioz ordainduko direla deklaratzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Ion Gonzalo Zunzarreni jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko uztailaren 4an.–Idazkari judiziala, María Angeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.

Iragarkiaren kodea: J1409868