147. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 2768/2014 prozedura

Lorena Pegenaute Grajal andrea, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Fede eta lekukotza ematen dut: Berehalako 2768/2014 falta-judizioan erabaki da ediktuen bidez argitaratzea prozedura horretan emandako ebazpena. Hona hemen, hitzez hitz:

Epaia: 195/2014.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 21ean.

Ines Hualde Juvera andreak, Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, ebasketa-falta bat dela-eta Stefan Ion Silviuren aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 2768/2014 berehalako falta-judizioan. Fiskaltzak parte hartu du.

Epaitza:

Stefan Ion Silviu kondenatzen dut, ebasketa-falta baten egilea den aldetik, hogeita hamar eguneko isuna ordaintzera, zortzi euro egunean. Ordaintzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen du. Erantzukizun zibilarengatik Carrefourri 6,55 euroko kalte-ordaina eman beharko dio, eta prozesuko kostuak ordainduko ditu.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Publiko egitea.–Epai hori eman zuen epaileak hura irakurri eta publiko egin zuen, Iruñean, 2014ko maiatzaren 21ean egindako jendaurreko entzunaldian. Eta horren fede ematen dut, idazkaria naizen aldetik.

Eta jasota gera dadin eta Stefan Ion Silviuri jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2014ko uztailaren 3an.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1409891