147. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Enkanterako deialdiaren ediktua. 131/2014 prozedura

Sara Otero Del Amo andrea, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkaria.

Alicia Fidalgo Zudaire prokuradore andreak eskaturik, Caja Rural de Navarra, S C Limitada de Créditoren izenean eta hura ordezkatuz, Jesus Maria Martinez Sobejanoren, Rosa Maria Lopez Pozoren eta Jesus Maria Martinez Portolesen aurka eskatuta bideratu den 0000131/2014 hipoteka-betearazpenean, erabaki da ondasun hau enkantearen bidez besterentzea:

–5.212 erregistro-zenbakiko finka, San Adriango Paletillas kaleko 7an (75 zena) dagoena.

–Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 187.553 euro.

–Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2014ko urriaren 9an, 11:00etan, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegian.

–Enkantearen baldintza eta zehaztasun guztiak jasotzen dituen ediktu osoa bulego judizial honen iragarki oholean ikus daiteke.

–Higiezinaren edukitza egoera: betearazpenpekoek okupatzen dute.

Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Lizarran, 2014ko uztailaren 9an.–Idazkari judiziala, Sara Otero Del Amo.

Iragarkiaren kodea: J1409985