147. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 29a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03168 NL/sr. espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Karlos Gaztañaga Arribillaga.

I.F.Z. zenbakia: 15801452S.

Helbidea: Amazabal, 13 - 31880 Leitza (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Maieta (1. gunea), Maieta (2. gunea).

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Maieta-1/0400/080/060.

Eskatutako emaria: 130 l/min.

Tokia: Maimur.

Udal mugapea eta probintzia: Leitza (Nafarroa).

Xedea: 100 m²-ko azalera ureztatzea, 3. poligonoko 580. lurzatian.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura 110 metroko luzera duen hodi baten bidez hartuko da; 400 litroko biltegi bateraino eramanen du ura, eta bertatik ureztatuko da baratze bat. Agorraldian errekako beste toki batetik hartzen da ura, motoponpa baten bidez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2014ko uztailaren 4an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1409845