3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
A/31/03127 NL/sr. espedientea. Jendaurreko informazioa
Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.
Eskatzailea: Castro Iribarren, S.A.
I.F.Z. zenbakia: A31087380.
Helbidea: Landibarko bidea, 14 - Dantxarinea, 31712 Urdazubi (Nafarroa).
Ibai edo errekaren izena: Joseneko iturria.
Eskatutako emaria: 0,83 l/s.
Tokia: 1. poligonoko 31. lurzatia.
Udal mugapea eta probintzia: Urdazubi (Nafarroa).
Xedea: autoen garbilekuak Josenea gasolindegian.
Obren azalpen laburra eta helburua:
Ura hartzeko, 25 metroko sakonera duen putzu batean sartutako motoponpa bat erabiliko da. Ura 4 m³-ko edukiera duen biltegi erregulatzaile bateraino jasotzen da, eta bertatik hornitzen dira ibilgailuen garbitokiak.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Urdazubiko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 8 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2014ko uztailaren 4an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1409787