3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2013-LIST-366
Murillo de las Limasko Ureztatzaileen Elkarteak baimena eskatu du lan batzuk egiteko ur jabari publikoan. Hona hemen datuak eta ezaugarriak:
Xedea: ureztatzeko uraren hargunea egokitu eta hobetzeko lanak baimentzea.
Ibilgua: Ebro ibaia.
Alderdia: Soto del Concejo.
Udalerriak: Tutera eta Arguedas (Nafarroa).
Proiektatutako lanen xedea da erraztea uraren sarrera ureztatzaileen elkartearen harguneko ubidean; hiru jarduketa zehaztu dira: Harguneko ubidea garbitzea (168 metroko luzera du, eta 371,5 m³ jalkin aterako dira); ubide bat eratzea, 240 metroko luzera eta oinarrian 3 metroko zabalera izanen duena, Ebro ibaiaren ezkerraldearen eta alderdi horretan dagoen legar-harrien barraren artean, 7.877,9 m³ legar aterata. Ibilguko erdialdean barra murriztuko da, 5.799,4 m³ legar inguru aterata. Ateratako materiala Tuterako udal mugapeko 17. poligonoko 4. eta 6. lurzatietan eta Arguedasko udal mugapeko 3. poligonoko 399. eta 400. lurzatietan pilatuko da.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2014ko ekainaren 24an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1409856