3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-OC-117
Bosqalia, S.L.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Bosqalia, S.L.
Xedea: zuhaitzak moztea 38,35 hektareatan, zura ustiatzeko; hektarea horietatik 32,43 ur jabari publikoan daude, eta gainerakoak polizia-eremuan.
Ibilgua: Aragoi ibaia.
Alderdia: Sotolópez (Zarrakazteluko muga); Sotolópez; Soto del Vivero; Soto De Laca. Poligonoa: 6, 7. Lurzatia: 5427, 5425, 22, 26, 5235, 5152, 5054; 5585.
Udalerria: Santakara (Nafarroa).
Ohartarazten da hasierako eskaerarekin bateraezinak diren eskaerak aurkezten ahal direla harekin lehian, halaxe xedatzen baitu apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduak, maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatuak, 72. artikuluan.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.
Zaragozan, 2014ko ekainaren 18an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1409774