147. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Tafallako hirigune historikoko BBPBko antolamendu xehakatuko determinazioetako 1. aldaketa. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko ekainaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Tafallako hirigune historikoko BBPBko antolamendu xehakatuko determinazioetako 1. aldaketa. Hona hemen:

1. Eraikuntzako garaiera aldatzea 34. poligonoko 1.107. lurzatiaren zati batean. Horretarako, hirigune historikoko BBPBko “Nor 1 (hegoaldea). Forma: garaiera, lerrokadurak eta sestrak” izeneko planoa aldatuko da.

2. Aldatzea 52. artikulua. Bizitegitarako erabileraren intentsitatea: etxebizitza kopurua.

3. Aldatzea 71. artikulua. Estalkia.

4. Aldatzea 78. artikulua. Estalkietako materialak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3. eta 74. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2014ko uztailaren 3an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1409983