2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
Herrilur baten zati baten desafektazioa, gero erabilera lagatzeko. Hasierako onespena
Miranda Argako Udalak, 2014ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen sei mila hirurehun eta hirurogeita bi metro koadroko zati baten desafektazioa (6.362 m²), 6. poligonoko 816-A herrilurrean, erabilera Agrowind Navarra 2013, S.L. enpresari lagatzeko, horrek haizea neurtzeko estazio meteorologiko bat para dezan, 80 metrokoa, horretarako onetsitako baldintza-agirian zehaztu bezala.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 143.ean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, herritarrek espedientea aztertu eta erreklamazioak edo alegazioak egin ditzaten.
Miranda Argan, 2014ko uztailaren 7an.–Jarduneko alkatea, Amado Indurain Orduna.
Iragarkiaren kodea: L1410005