147. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Datu pertsonalen fitxategi automatizatuen arauketa

Udal honetan badaude datu pertsonalak dituzten datu-base batzuk, euskarri informatikoan, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu egin behar dira, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari eta hura garatzen duten arauei jarraikiz.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskudantziekin bat.

DEKRETATU DUT:

1. Erabiltzeari utzi eta, beraz, deuseztatu behar diren fitxategi automatizatuak, honako hauek dira:

–Biztanleen udal errolda.

–Erregistroa.

–Zirkulazioa.

–Datu fiskalak.

–Katastroa.

–Diru-bilketa.

2. Ebazpen hau irmoa da bide administratiboan eta haren kontra, bi errekurtso hauetako edozein jar daiteke: jakinarazi eta hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, eta bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua.

Mendigorrian, 2014ko ekainaren 26an.–Alkate udalburua, Manuel José Vieira Bonacho Tiago.

Iragarkiaren kodea: L1410173