147. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARAÑON

Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko nahiz hango zerbitzuak hartzeko tasak arautzen dituen ordenantza.
Hasierako onespena

Marañongo Udalak, 2014ko ekainaren 11ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Marañongo udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzuak hartzeko tasak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Marañonen, 2014ko uztailaren 11n.–Alkatea, Roberto Abascal Antoñana.

Iragarkiaren kodea: L1410129