147. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2014ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Uharteko Hego Aretako Plan Partziala arautzen duten ordenantzetako 48. artikulua eta araudiko p.p.7.3 puntuari buruzko aldaketa xehakatua, Master Navarra Automatismos, S.L.k sustatua, 2014MPGO0001 zenbakiko espedientean dagoen testuari jarraikiz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Uharten, 2014ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1410180