2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Hitzarmena. Hasierako onespena
Uharteko Udalak, 2014ko ekainaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Gráficas Ulzama, S.L.rekin sinatu beharreko hitzarmena, 1. poligonoko 509 eta 1154. lurzatiei buruzkoa. (Espediente zenbakia: 2012CONV0012).
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23, 24 eta 26. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.
Uharten, 2014ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.
Iragarkiaren kodea: L1410166