2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
AR1.1 eremuaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko uztailaren 1ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen AR1.1 eremuaren ondoriozko lurzatiaren xehetasun azterlana (lehen katastroko 1. poligonoko 509. eta 1154. lurzatiak zirenak), Graficas Ulzama, S.L.k sustatua, 2014ESTD0001 zenbakiko espedientean behar bezala eginbidetuta jasotako testuaren arabera.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Uharten, 2014ko uztailaren 9an.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.
Iragarkiaren kodea: L1410002