147. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Udal Planeko aldaketa puntuala, AR-1eko UE 2ko 2.4 oinarrizko unitatean. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2014ko uztailaren 7an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea antolamendu xehakatuko determinazioetan aldaketa puntuala egitea, AR-1eko UE 2ko 2.4 oinarrizko unitatean familia bakarreko etxebizitza atxikiko azpieremuan erabil daitekeen itxitura mota zehaztu eta definitzeko, Julian Gayarre karrikara begira dauden lurzatietarako.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2014ko uztailaren 9an.–Alkatea, José Javier Navarro Arellano.

Iragarkiaren kodea: L1409987