2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Udal Planeko 1. banaketa eremuko aldaketa puntuala.
Hasierako onespena
Corellako Udalak, 2014ko uztailaren 7an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea 1. banaketa eremuko plan partzialaren UE 2ko 2.7 oinarrizko unitateko araudi partikularrean aldaketa puntuala egitea, Christian Valles Monrealek eta Vanesa Delgado Igeak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Corellan, 2014ko uztailaren 7an.–Alkatea, José Javier Navarro Arellano.
Iragarkiaren kodea: L1409966