147. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

U.E. 3.1 eta 3.2. exekuzio unitateen xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Casedako Udalak, 2014ko ekainaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen indarrean den Hirigintzako Udal Planeko 3.1 eta 3.2 exekuzio unitateak ukitzen dituen xehetasun azterlana.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen 74 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, hirigintzako aldaketa hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da eta jendaurrean egonen da hogei egunean, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Kasedan, 2014ko ekainaren 27an.–Alkate udalburua, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1410165