2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Gastizun, S.L. udal merkataritza sozietatea entitate
instrumental gisa deklaratzea, eta Ardantze kirol
instalazioen kudeaketa haren esku uztea
Aiegiko Udalak, 2014ko ekainaren 20an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:
1.–Gastizun, S.L. udal merkataritza sozietatea Aiegiko Udalaren entitate instrumental gisa berariaz deklaratzea, Ardantze kirol instalazioak kudeatzeko.
2.–Ardantze kirol instalazioak kudeatzeko udal zerbitzuaren zuzeneko kudeaketa Gastizun, S.L. udal merkataritza sozietatearen bitartez eginen dela erabakitzea.
3.–Ardantze kirol instalazioen kudeaketa Gastizun S.L. udal merkataritza sozietateren esku uztea, baldintza hauei jarraikiz:
–Gastizun, S.L. behartuta dago Ardantze kirol instalazioak kudeatzeko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide material eta teknikoak jartzera, ekonomiaren, eragimenaren eta kalitatearen irizpideei loturik.
Alde horretatik, Gastizun, S.L. udal enpresak enpresaburu izaera izanen du, ondorio guztietarako, bere ardurapean dauden langileei dagokienez; horien gaineko zuzendaritza, kontrol eta diziplina ahalmena izanen du.
Gisa berean, nahitaez bete beharko ditu, erantzule bera baizik ez dela izanen, lan arloan, gizarte segurantzan eta laneko segurtasun eta higienean indarra duten xedapenak.
Enpresak berak ez baditu, Gastizun, S.L.k kontratatu eginen ditu ezarritako zerbitzuak kudeatzeko beharrezkoak diren baliabideak.
–Kudeaketa agindu honek lau urteko indarraldia izanen du, 2014ko ekainaren 26tik hasita, eta besterik gabe luzatuko da, urteko naturaletan, alderdiren batek espresuki salatzen ez badu, gutxienez ere hitzarmenaren edo haren edozein luzapenen mugaeguna baino bi hilabete lehenago.
Kudeaketa agindu hau suntsitzeko arrazoiak izanen dira alderdien adostasun idatziz adierazia, haren edukia betetzeko gerora etorritako ezina eta haietariko edozeinek haren klausulak ez betetzea.
–Ardantze kirol instalazioen multzoa Gastizun, S.L. udal merkataritza sozietateari errentan ematea, haiei dagokien zerbitzua emateko. Kontratuak 2014ko ekainaren 26an hartuko du indarra. Urtean 6.000 euroko kanona izanen da, gehi BEZa, eta Nafarroako KPIak urtero izaten duen aldaketaren arabera eguneratuko da. Lau urterako izanen da errentamendua.
4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
5.–Nafarroako Kontratazioen Atarian argitaratzea Gastizun, S.L. udal merkataritza sozietatea entitate instrumental gisa deklaratu dela eta Ardantze kirol instalazioak kudeatzeko ardura eman zaiola 4 urterako, 2014ko ekainaren 26tik hasita.
6.–Esperanza Gastea Hernández alkateari edo haren legezko ordezkoari ahalmena ematea, erabaki hau gauzatzeko beharrezkoak diren kudeaketak egin ditzan.
Aiegin, 2014ko uztailaren 1ean.–Alkate udalburua, Esperanza Gastea Hernández.
Iragarkiaren kodea: L1409748