147. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

6. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Udal honek, 2014ko uztailaren 7an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa izanik, guztira 38.739,53 euro egiten duen aldaketa onetsi zuen 2014ko ekitaldiko aurrekontuan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta, nahi izanez gero, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Ablitasen, 2014ko uztailaren 8an.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1409975