2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Ablitasko herri larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena
Ablitasko Udalak, 2014ko uztailaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Ablitasko herri larreen aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ablitasen, 2014ko uztailaren 8an.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1409969