1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
271/2014 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 229/2014 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen haren bidez Nafarroako Foru Komunitatean on line urrutiko modalitateko Lanbide Heziketako eskaintza ezarri zen eta onarpen prozedura arautzeko oinarriak onetsi ziren, 2014-2015 ikasturterako.
Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 229/2014 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean on line urrutiko modalitateko Lanbide Heziketako eskaintza ezarri zen eta onarpen prozedura arautzeko oinarriak onetsi ziren, 2014-2015 ikasturterako.
Aipatutako ebazpenean akatsa atzemanik, bidezko da hura zuzentzea. Lanbide Heziketaren Zerbitzuak ekainaren 2ko 229/2014 Ebazpena aldatzearen aldeko txostena aurkeztu du, 10. eranskinaren c) atalean aurkitutako akatsak zuzentzeko.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 229/2014 Ebazpenaren 10. eranskineko c) atala –”Haur Hezkuntza” (LOE)– aldatzea (ebazpen haren bidez Nafarroako Foru Komunitatean on line urrutiko modalitateko Lanbide Heziketako eskaintza ezarri zen eta onarpen prozedura arautzeko oinarriak onetsi ziren, 2014-2015 ikasturterako). Honela geldituko da:
“GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK.
c) “Haur Hezkuntza” (LOE).
Informazio orokorra:
Abuztuaren 25eko 93/2008 Foru Dekretuak araututako heziketa zikloa, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen baititu (2008ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 19koa).
2.000 orduko zikloa, 14 moduluz osatua (lantokietako prestakuntzaren modulu presentziala barne).
Ondoren, Haur Hezkuntzako goi mailako teknikariaren modulu profesional guztiak aipatzen dira, haien izena, curriculumaren urteko ordu kopurua eta astean sartu beharreko orduak zehaztuta.
MODULUAK | URTEKO ORDUAK | ZENBATSU ORDU ASTEAN |
Haur Hezkuntzaren didaktika | 130 | 6 |
Haurren autonomia pertsonala eta osasuna | 190 | 6 |
Haurren jolasa eta horren metodologia | 230 | 12 |
Garapen kognitiboa eta motorra | 190 | 16 |
Garapen sozioafektiboa | 100 | 8 |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 60 | 6 |
Ingelesa I | 60 | 6 |
Adierazpena eta komunikazioa | 130 | 14 |
Trebetasun sozialak | 100 | 12 |
Familiekin esku hartzea eta arrisku soziala duten adingabekoei laguntzea | 100 | 8 |
Haurrei laguntzeko proiektua | 100 | 4 |
Lehen laguntza | 60 | 6 |
Lanerako prestakuntza eta orientabideak | 100 | 6 |
Lantokietako prestakuntza (bertaratuta) | 370 ordu (lanaldian) |
Gomendatutako prestakuntza ibilbidea:
Lehen ikasmailan, modulu hauek gomendatzen dira (31 ordu inguru, astean):
–Haur Hezkuntzaren didaktika (8 ordu inguru, astean).
–Garapen sozioafektiboa (4 ordu inguru, astean).
–Garapen kognitiboa eta motorra (10 ordu inguru, astean).
–Autonomia pertsonala eta haurren osasuna (9 ordu inguru, astean).
Bigarren ikasmailan, modulu hauek gomendatzen dira (32 ordu inguru, astean).
–Haurren jolasak eta horien metodologia (10 ordu inguru, astean).
–Adierazpena eta komunikazioa (6 ordu inguru, astean).
–Trebetasun sozialak (10 ordu inguru, astean).
–Lanerako prestakuntza eta orientabideak (6 ordu inguru, astean).
Hirugarren ikasmailan, modulu hauek gomendatzen dira (26 ordu inguru, astean).
–Esku-hartzea familiekin eta arrisku sozialeko adingabeenganako arreta (8 ordu inguru, astean).
–Lehen sorospenak (6 ordu inguru, astean).
–Enpresa eta ekimen sortzailea (6 ordu inguru, astean).
–Ingelesa I (6 ordu inguru, astean).
Laugarren ikasmailan, modulu hauek gomendatzen dira (bertaratuta).
–Haurrei laguntzeko proiektua (gehienbat, bertaratuta).
–Lantokietako prestakuntza (lanaldian, bertaratuta).
Jarraibideak:
Lantokietako prestakuntza moduluan eta haurrei laguntzeko proiektuaren moduluan matrikulatzeko, nahitaezkoa izanen da prestakuntza zikloko gainerako moduluak gainditurik izatea. Salbuespenez, Lantokietako prestakuntza moduluan eta haurrei laguntzeko proiektuaren moduluan matrikula egiten ahal da gehienez ere bi modulu gelditzen direnean gainditzeko, ondokoen artetik:
–Ingelesa.
–Lanerako prestakuntza eta orientabideak.
–Enpresa eta ekimen sortzailea.
–Lehen laguntza.
Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 19ko 122/2012 Foru Aginduaren 12. artikuluan ezarri bezala, on line urrutiko modalitateko Lanbide Heziketako irakaskuntzen antolaketan zati presentzial bat izaten ahalko da, modulu bakoitzeko urteko orduen %33koa gehienez ere, oro har, bertaratzera behartuko duena. Haurrei laguntzeko proiektuaren moduluan, ohiz kanpoko izaerarekin, bertaratuta egin beharreko orduen kopurua arestian aipatutako %33tik gorakoa izan daiteke.
Ordu horiek 2014-2015 ikasturteko lehen bileran zehaztuko dira.”
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Argibide eta Agiri Bulegora eta Hezitzaile Eskola ikastetxe integratura, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2014ko ekainaren 23an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.
Iragarkiaren kodea: F1409511