146. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

43/2014 FORU AGINDUA, ekainaren 27koa, Sustapeneko kontseilariak emana, P-26 iraganbidea berriz jartzeko proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetzeko prozeduraren tramitazioa hastea erabakitzen duena. “Salestarrak” Udalez gaindiko Plan Sektorialak ukitzen du aipatu iraganbidea.

Nafarroako Gobernuak 2012ko ekainaren 13an hartutako Erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen Salestarren lanbide heziketako ikastetxea lekuz aldatzeko hirigintza hitzarmena, baita “Salestarrak” Udalez gaindiko Plan Sektoriala ere, Iruñeko eta Eguesibarko udal mugapeetan. Sustatzaileak San Joan Boscoren Salestarren Kongregazioa, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentua eta “Navarra de Suelo y Vivienda S.A.” sozietate publikoa dira (2012ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 3koa).

UPS horren hirigintza arautegiaren 22. artikuluak eskatzen du P-26 iraganbidea berriz jartzeko proiektu bat aurkeztea Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuan. Izan ere, lurraldea antolatzeko tresna berean aurreikusi da aipatu iraganbidea tokiz aldatzea. Orobat, iraganbidea berriz jartzea bideratzen da aurreikusitako trazadura berriak ukitzen dituen lurrak desjabetzearen bidez.

Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak P-26 iraganbidea berriz jartzeko proiektua onesteko tramitazioa hasi zuen urriaren 1eko 760/2013 Ebazpenarekin. Haren bidez, dokumentua jendaurrean jarri eta aldez aurreko entzutea eman zen. Ondoren, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak maiatzaren 27an emandako 535/2014 Ebazpenaren bidez, dokumentuari buruz aurkeztutako alegazioak ebatzi zituen.

Nafarroako Gobernuak 2014ko ekainaren 5ean hartutako Erabakiaren bidez, P-26. iraganbidea, Salestarren Udalez Gaindiko Plan Sektorialak ukitutakoa, berriz jartzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazi zen, nahitaez desjabetzeko.

Nafarroako Gobernuak 2014ko ekainaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak 2014ko ekainaren 5ean hartutako Erabakian atzemandako akatsak zuzendu ziren, P-26. iraganbidea berriz jartzeko proiektuaren onura publiko eta gizarte interesaren deklarazioa barne.

Horrenbestez, eta Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri duen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren 2. artikuluan emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. P-26 iraganbidea berriz jartzeko proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetzeko prozeduraren tramitazioa hastea. “Salestarrak” Udalez gaindiko Plan Sektorialak ukitzen du aipatu iraganbidea.

2. Hamabost egunez jendaurrean jartzea P-26 iraganbidea berriz jartzeko proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Foru agindu honen eranskinean ageri da zerrenda. Epe horretan proiektuak ukitzen dituela uste dutenek aukera izanen dute egokiak iruditzen zaizkien alegazioak eta argitaratzen den zerrendan egindako akatsak zuzentzeko behar diren datuak aurkezteko, idatziz, Alondegi kaleko 1eko 2. solairuko bulegoan. Horretarako, interesdunek euren eskura izanen dituzte lurzatien planoak aipatu helbidean.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean eta Eguesibarko Udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

4. Foru agindu hau Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusira, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusira, Zerbitzu Juridikora eta Hezkuntza Departamentura igortzea, eta interesdunei, dagokion Konpentsazio Batzordeari, Eguesibarko Udalari eta “Navarra de Suelo y Vivienda, S.A.” sozietate publikoari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko ekainaren 27an.–Sustapeneko kontseilaria, Luis Zarraluqui Ortigosa.

ERANSKINA

Ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA

AZALERA

KATASTROA

LUR MOTA

TITULARRAK

Guztira

Desjabetu beharrekoa

Pol.

Lurz.

EGUESIBARRA-1

10.226,57

1.277,986

14

258

Alorra

JUANA MARIA GOÑI ULI (%50)

(INFANTES DE ESPAÑA PASEALEKUA 6-18. ATARIA, 50012 ZARAGOZA)

JESUS ULI YABAR (%50)

(ANDRESZAR KALEA 6-BEHEKO SOLAIRUA, 31610 ATARRABIA)

EGUESIBARRA-2

36.044,42

866,912

14

252B

Larreak

OLATZ KONTZEJUAREN HERRILURRA

(OLAZKO KONTZEJUA KALEA 999, 31486 EGUES)

EGUESIBARRA-3

13.647,54

531,496

14

250

Alorra

ZALDOCO, S.L.

(PAULINO CABALLERO KALEA 6-7. SOLAIRUKO A BULEGOA, 31002 IRUÑA)

EGUESIBARRA-4

8.338,64

476,888

14

248A

Alorra

OLAZKO KONTZEJUAREN HERRILURRA

(OLAZKO KONTZEJUA KALEA 999, 31486 EGUES)

EGUESIBARRA-5

358,860

14

248B

Larreak

OLAZKO KONTZEJUAREN HERRILURRA

(OLAZKO KONTZEJUA KALEA 999, 31486 EGUES)

EGUESIBARRA-6

1.218,61

231,989

14

232

Alorra

OLAZKO KONTZEJUAREN HERRILURRA

(OLAZKO KONTZEJUA KALEA 999, 31486 EGUES)

EGUESIBARRA-7

2.545,44

802,239

14

231

Alorra

CONSTRUCCIONES JUAN BAUTISTA FLORES, S.A.

(GORRAIZKO GAZTELUA PLAZA 7-BEHEKO SOLAIRUA B, 31620 GORRAITZ)

EGUESIBARRA-8

3.398,55

363,384

14

230

Alorra

CONSTRUCCIONES JUAN BAUTISTA FLORES, S.A.

(GORRAIZKO GAZTELUA PLAZA 7-BEHEKO SOLAIRUA B, 31620 GORRAITZ)

EGUESIBARRA-9

4.032,47

594,980

14

229

Alorra

SEGUNDO LECUMBERRI GOÑI

(SAN JUAN BAUTISTA KALEA 22, 31600 BURLATA)

EGUESIBARRA-10

1.058,80

558,555

14

228

Alorra

MARIA ANGELES BEAUMONT LIZARRAGA (%25)

(OBRARIETAKO PLAZA 5-2. B, 31600 BURLATA)

MARIA LOURDES LUSARRETA MAYO (%25)

(IRURITA APEZPIKUAREN PLAZA 5-12. D, 31011 IRUÑA)

ALFREDO MIRAL TURRILLAS (%25)

(MARTIKET MULTZOA 49, 31620 UHARTE)

ANA MARIA MIRAL EQUIOIZ (%2,78)

(OLAZKO PARKEA KALEA 13, 31620 OLATZ)

JUAN JOSE MIRAL EQUIOIZ (%2,78)

(VILLAFRANCA KALEA 18-1. A, 31015 IRUÑA)

MARIA ELENA MIRAL EQUIOIZ (%2,78)

(EXTREMADURA KALEA 4-1. 5, 31006 IRUÑA)

MARIA GUADALUPE MIRAL EQUIOIZ (%3,34)

(VIANAKO PRINTZEAREN PLAZA 3-3.º I, 31003 IRUÑA)

FRANCISCO JAVIER MIRAL EQUIOIZ (%5,27)

(MIRAVALLES 3, 31620 UHARTE)

MARIA CARMEN MIRAL EQUIOIZ (%5,27)

(OLAZKO PARKEA KALEA 13, 31620 OLATZ)

MARIA ESTHER MIRAL EQUIOIZ (%2,78)

(RAFAEL ALBERTI KALEA 10-4. C, 31010 BARAÑAIN)

EGUESIBARRA-11

3.652,77

1.001,32

14

218

Alorra

CONSTRUCCIONES JUAN BAUTISTA FLORES, S.A.

(GORRAIZKO GAZTELUA PLAZA 7-BEHEKO SOLAIRUA B, 31620 GORRAITZ)

EGUESIBARRA-12

6.358,51

881,854

14

216

Alorra

MARIA TERESA ZUNZARREN LESACA

(IBIRIKU KONTZEJUAREN KALEA 43, 31016 MENDILLORRI)

F1410113

Iragarkiaren kodea: F1410113