2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko administrari-ofiziala izateko lanpostu baterako izendapena
2014ko uztailaren 14ko ebazpenaren bidez, Mankomunitateko buruak ebazpen hau eman zuen:
Ikusirik José María Gainza Ordoquik aurkeztutako dokumentazioa, bera baita proposatutako izangaia Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko administrari-ofizial izateko lanpostu bat betetzeko, 2011ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 12an, argitaratutako deialdiaren 10.1 oinarrian ezarritakoari jarraituz.
Kontuan hartuz aurkezturiko dokumentazioa zuzena dela, deialdian eskatzen zenari jarraituz.
Deialdiko 11. oinarrian ezarritakoari jarraituz, ebatzi da:
1. José María Gainza Ordoqui izendatzea Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko administrari-ofizial izateko lanpostua, lanaldi osokoa eta C mailakoa betetzeko, lan-kontratudun finko gisa.
2. Izendapen hori egin da 2011ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 12an, argitaratutako deialdiaren baldintzei jarraikiz.
3. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan, ezinbesteko arrazoiak salbu, karguaz jabetzen ez bada, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.
4. Lanpostuak administrazioko C mailari dagozkion lansariak izanen ditu.
Zangozan, 2014ko uztailaren 14an.–Mankomunitateko burua, Jesús Esparza Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1410095