146. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2014ko ekitaldiko aurrekontua. Behin betiko onespena

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2014ko ekainaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko ekitaldirako aurrekontu arruntaren espedientea.

Onespen hori 2014ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen ekainaren 23an eta ez da alegaziorik aurkeztu. Hortaz, aurrekontua behin betiko onetsita gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

GASTUAK:

1. kapitulua: 179.200,00 euro.

2. kapitulua: 125.000,00 euro.

3. kapitulua: 4.000,00 euro.

4. kapitulua: 100.200,00 euro.

6. kapitulua: 542.200,00 euro.

Gastuak, guztira: 950.600,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua: 49.000,00 euro.

4. kapitulua: 159.700,00 euro.

5. kapitulua: 334.000,00 euro.

7. kapitulua: 367.900,00 euro.

9. kapitulua: 40.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 950.600,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Ariben, 2014ko uztailaren 14an.–Batzarreko burua, Félix Jamar Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L1410128