2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Mankomunitateko lehendakaritza delegatzea
2014ko uztailaren 17an, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 232/2014 Erabakia hartu zuen. Hona hemen erabaki horren testu osoa:
Iruñerriko Mankomunitatearen estatuen 19. artikuluan xedatutakoaren arabera, lehendakariordeak lehendakaria ordezkatzen du eginkizun guztietan, lehendakaria ez badago.
Lehendakaria ez da egongo 2014ko uztailaren 21a eta abuztuaren 1a artean, eta, beraz,
ERABAKI DUT:
1. Delegatzea Mankomunitateko lehendakariorde Iñaki Crespo San José jaunarengan Mankomunitateko lehendakariari dagozkion atribuzioak, Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoarekin bat, Mankomunitatearen estatutuen 19. artikuluari lotuta.
2. Delegatze horrek eragina izango du 2014ko uztailaren 21a eta abuztuaren 1a artean.
3. Delegatze hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2014ko uztailaren 17an. Lehendakaria, José Muñoz Arias.
Iragarkiaren kodea: L1410341