146. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Ezkontza zibila egiteko eskumenak bertze baten esku uztea

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Marina Mejías Jiménez alkateak, 2014ko uztailaren 4an eman ebazpenaren bitartez, honako hau erabaki zuen:

1.–Udal honetako zinegotzi Francisco Jesús Rípodas Urizen esku uztea, ezkontza zibil hori (1/2014 espedientea) egiteko ahalmenak; eskuordetzak ebazpena sinatzen denetik aitzina izanen du eragina.

2.–Ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko baimena ematea.

Arraitzan (Zabaltza), 2014ko uztailaren 4an.–Alkatea, Marina Mejías Jimenez.

Iragarkiaren kodea: L1409888