146. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3013/2013 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2013ko azaroaren 20ko 983. epaia betearazten duena. Epaia Eneko Sueskun Muzas jaunak sustatutako 534/2011 prozedura arruntaren ondoriozkoa da.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 14an emandako 2470/2009 Ebazpenaren bidez, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko deialdia onetsi zen. Besteak beste, Marrazketa (gaztelaniaz) espezialitatea sartu zen deialdian. Prozedura horren barnean, Eneko Sueskun Muzas izangaiak 4,7498 puntuazioa lortu zuen lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioan. Interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen puntuazio horren kontra, merezimendu bat baloratu ez zitzaiolako, eta ezespenaren aurrean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen, eta baietsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, administrazioarekiko 534/2011 errekurtsoan 2013ko azaroaren 20an emandako 983/2013 epaiaren bidez.

Epaia betez, merezimendu hori baloratu egin da, eta, hortaz, lehiaketaldiko puntuazioa 4,8998 puntukoa da, eta, oposizioaldikoa, berriz, 3,8660 puntukoa. Horrek dakar Eneko Sueskun Muzas jaunaren puntuazioa, guztira, 6,2538 puntukoa izatea oposizio-lehiaketan.

Horrenbestez, bidezkoa da Eneko Sueskun Muzas jauna Marrazketa (gaztelaniaz) espezialitatean hautatutako izangaien zerrendan sartzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko hautapen prozeduraren deialdian. Deialdi hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak onetsi zuen abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez.

Halaber, deialdiaren hamaikagarren oinarrian xedatutakoarekin bat, bidezkoa da praktiketako funtzionario izendatzea, 2014ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin. Adierazten zaio praktikaldia 2014-2015 ikasturtean egin beharko duela, eginen den jendaurreko ekitaldian aukeratzen duen destinoan, gainditutako probei dagozkien kidegoan, espezialitatean eta hizkuntzan edo, hala denean, pareko espezialitateetan dauden lanpostu hutsetan edo aldi baterako ordezkapenetan. Praktikaldia gaindituz gero, karrerako funtzionario izendatuko da, 2011ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, bere egoera Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez deitutako hautapen prozedura gainditu zuten gainerako izangaien egoerarekin parekatzeko.

Bestalde, kontuan hartu behar da Auzitegi Gorenak berak ezarritako doktrina, besteak beste 613/2005 kasazio-errekurtsoan 2009ko maiatzaren 11n emandako epaia; horren arabera, hautapen prozedurak berrikusten dituzten epai judizialek, denboran asko luzatu eta errekurtsogilearen egoera juridikoa onartu edo berrezartzen dutenek, aldeen artean soilik sortzen dituzte ondorioak, eta ez dute zertan automatikoki ukitu hautapen prozedura ebatzi ondoren hautatu eta karrerako funtzionario izendatu ziren izangaiak. Bidezkoa da kasu horietan kontuan hartzea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 106. artikulua; horren arabera, berrikusteko ahalmenak ezin izanen dira erabili, baldin eta ekintzen preskripzioa, igarotako denbora edo beste egoera batzuk direla-eta, ekitatearen, fede onaren, partikularren eskubidearen edo legeen kontra jotzen badute.

Kasu honetan, uste da Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 106. artikulua aplikatzeko inguruabarrak betetzen direla, Auzitegi Gorenak 613/2005 kasazio-errekurtsoan 2009ko maiatzaren 11n emandako epaiaren ildotik, eta, horrenbestez, Zuzenbidearekin bat heldu dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2013ko azaroaren 20an emandako 983/2013 epaia betetzea, hau da, Eneko Sueskun Muzas jaunari (epaiak eskubideak ematen dizkio izangai horri) lanpostu bat esleitzeak ez duela ekarri behar Ana Villamuza Manso andreari lanpostua kentzea.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 3an emandako 15/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hertsiki betetzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2013ko azaroaren 20an, Eneko Sueskun Muzas jaunak sustatutako 534/2011 prozedura arruntaren ondorioz, emandako 983. epaia eta, horrenbestez:

A.–Eneko Sueskun Muzas jauna Marrazketa (gaztelaniaz) espezialitatean hautatutako izangaien zerrendan sartzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko hautapen prozeduraren deialdian. Deialdi hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak onetsi zuen abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez.

B.–Eneko Sueskun Muzas jauna praktiketako funtzionario izendatzea, 2014ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, eta adieraztea praktikaldia 2014-2015 ikasturtean egin beharko duela, eginen den jendaurreko ekitaldian aukeratzen duen destinoan, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko lanpostu hutsetan edo aldi baterako ordezkapenetan, betiere Marrazkia (gaztelaniaz) espezialitatean edo, hala denean, pareko espezialitateetan.

Praktikaldia gaindituz gero, karrerako funtzionario izendatuko da, 2011ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, bere egoera Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez deitutako hautapen prozedura gainditu zuten gainerako izangaien egoerarekin parekatzeko.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara, Kontrol Administratiboaren eta Langileriaren Araubidearen Bulegora, Langileriaren Plantillarako Bulegora, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileen Kontrataziorako Atalera, Langileriaren Araubide Juridikoaren Atalera eta Deialdien Atalera, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Eneko Sueskun Muzas jaunari eta Ana Villamuza Manso andreari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko abenduaren 17an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F1409572