2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
32. poligonoko 494 eta 495. lurzatien xehetasun azterlana, Tafallako HAPOko UAO-2 unitatearen barnean. Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2014ko ekainaren 24an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea 32. poligonoko 494 eta 495. lurzatien xehetasun azterlana, Tafallako HAPOko UAO-2 exekuzio unitatearen barnean, Soraya eta Pablo Martínez Jiménezek sustaturik. 2014ko apirilaren 11n aurkeztua da eta sarrera erregistroaren zenbakia 2.474 da. Xedea da Santacara kaleko 27 zenbakiko eta Alto de las Cruces kaleko 1 zenbakiko eraikinen lerrokadura 3 metro atzeraematea, haien aitzinean garajeko arrapala posible egiteko, bizigarritasunari buruzko dekretuak zehazten dituen baldintzetan.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz.
Tafallan, 2014ko uztailaren 3an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.
Iragarkiaren kodea: L1409934