146. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

30. poligonoko 80. lurzatiko xehetasun azterlanaren testu bategina. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2014ko ekainaren 24an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea 30. poligonoko 80. lurzatian Javier Ruiz Jiménezek sustatutako xehetasun azterlanari buruzko testu bategina. 2014ko ekainaren 5ean aurkeztua da eta sarrera erregistroaren zenbakia 2.286 da. Xedea da lurzatiaren gehieneko barne sakoneraren lerrokadurak aldatzea, Zangozako etorbideko 16. zenbakian igogailua paratu ahal izateko.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Tafallan, 2014ko uztailaren 3an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1409931