2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Xehetasun azterlana, 33. poligonoko 9. lurzatian, Tafallako HAPOko UU-10 unitatean. Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2014ko ekainaren 24an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea UU-10 unitateko xehetasun azterlana. Compañía de Bebidas Pepsico, S.L.k sustatu du, 2014ko apirilaren 11n, eta sarrera erregistroaren zenbakia 1.515 du. Xedea da 33. poligonoko 9. lurzatiaren barneko eraikuntzen lerrokadurak aldatzea. Hura Tafallako Abaco industria multzoko 1 zenbakiari dagokio.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz.
Tafallan, 2014ko uztailaren 2an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.
Iragarkiaren kodea: L1409930