2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
Diru-laguntzak ekitaldiak antolatzeko
Alkate udalburuak, 2014ko uztailaren 9an, 64/2014 Ebazpena eman du, 2014. urtean merkataritza eta turismoko elkarteek antolatzen dituzten ekitaldietarako diru-laguntzen deialdia ebazteko.
Eskabideak aurkezteko epea iraganik, balorazio txostena ikusita, eta bat etorriz Turismoaren Informazio Batzordearen ebazpen-proposamenarekin eta orobat, merkataritza eta turismoko elkarteek San Adriango herrian merkataritza eta turismoa bultzatzeko antolatzen dituzten ekitaldietarako diru-laguntzen deialdian ezartzen diren balorazio irizpideekin.
Ebazpen honen eduki osoa jendaurrean dago San Adriango Udalaren iragarki oholean, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, behar diren ondorioak izan ditzan.
San Adrianen, 2014ko uztailaren 9an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1410126