146. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Kultur jardueretarako diru-laguntzak

Alkate udalburuak, 2014ko uztailaren 9an, 62/2014 Ebazpena eman du, 2014. urtean kultur jarduerak antolatzeko diru-laguntzen deialdia ebazteko.

Eskabideak aurkezteko epea iraganik eta ikusirik kultur koordinatzailearen balorazio txostena, eta betiere 2014. urtean kultur jarduerak antolatzeko diru-laguntzen deialdian ezarritako balorazio irizpideekin eta Kulturaren Informazio Batzordearen ebazpen-proposamenarekin bat eginez.

Ebazpen honen eduki osoa jendaurrean dago San Adriango Udalaren iragarki oholean, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, behar diren ondorioak izan ditzan.

San Adrianen, 2014ko uztailaren 9an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1410125