1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2400/2013 EBAZPENA, urriaren 3koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 655/2010 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako 41/2012 epaia betez, Daniel Ustáriz Aróstegui jauna eta Nerea Calvo Mateo andrea baztertzen dira Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 30eko 1573/2009 Ebazpenetik. Haren bidez Lehen Hezkuntza espezialitatean (gaztelania) hautatutako izangaien zerrenda onetsi zen, Maisu-maistren Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdian. Deialdi hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 2ko 1/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 2ko 1/2009 Ebazpenaren bidez, Maisu-maistren Kidegoan sartzeko deialdia onetsi zen, besteak beste Lehen Hezkuntza (gaztelania) espezialitatean sartzeko. Prozeduraren barnean, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 30eko 1573/2009 Ebazpenaren bidez izangai hautatuen zerrendak onetsi ziren. Haietan, Daniel Ustáriz Aróstegui jaunak 6,5748 puntu izan zituen eta Nerea Calvo Mateo andreak 6,8763. Nolanahi ere, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren apirilaren 21eko 277/2010 Foru Aginduaren bidez, aipatutako ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtso bat baietsi zen, eta horren ondorioz Ustáriz Aróstegui jaunari 6,1748 puntu esleitu zitzaizkion, eta Calvo Mateo andreari 6,0763.
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren apirilaren 21eko 277/2010 Foru Aginduaren bidez balorazio horren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi egin zen, eta interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuten. Bada, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak baietsi egin zuen errekurtsoa, 655/2010 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako 41/2012 epaiaren bidez.
Aurreko epaiaren kontra, kasazio-errekurtsoa jarri zuten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta Consuelo Malpica Cañete andreak, eta Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salaren 7. Atalak baietsi egin du, 2013ko ekainaren 19ko epaiaren bidez.
2012ko maiatzaren 24ko eta uztailaren 4ko autoen bidez erabaki zen aipatutako epaia behin-behinekoz betetzea, eta hala egin zen Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 21eko 165/2013 Ebazpenaren bidez. Behin-behineko betearazpen horrek honako hauek aurreikusi zituen: a) Daniel Ustáriz Aróstegui jauna eta Nerea Calvo Mateo andrea hautatutako izangaien zerrendan sartzea; b) praktiketako funtzionario izendatzea, 2012ko irailaren 1eko ondorioekin, 2012-2013 ikasturtean praktikak egiteko; eta c) aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetatik kentzea.
Bidezko da orain epaia behin betiko betetzea, eta horrek berarekin dakar 6,1748 puntu esleitzea Ustáriz Aróstegui jaunari eta 6,0763 Calvo Mateo andreari, horrek dakartzan ondorioekin.
Puntuazio hori ikusirik, bidezko da Daniel Ustáriz Aróstegui jauna eta Nerea Calvo Mateo andrea Lehen Hezkuntza espezialitatean (gaztelania) hautatutako izangaien zerrendatik kentzea (zerrenda hori Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 30eko 1573/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen), Maisu-maistren Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdian. Deialdi hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak onetsi zuen urtarrilaren 2ko 1/2009 Ebazpenaren bidez.
Zerrendetatik kentze horrek zenbait ondorio ditu: hasteko, aurrekotik ondorioztatu ziren Administrazio-egintzak deusez bihurtzen dira, zehazki praktiketako funtzionario izendapena, lehen aipatutako urtarrilaren 21eko 165/2013 Ebazpenaren bidez egina.
Bigarren ondorioa, nahitaez aurrekoak berarekin dakarrena, da karrerako funtzionario ez izendatzea. Horri dagokionez, kontuan hartu behar da praktikaldiaren tramitazioan kasazio-epaia jakinarazi zela; hortaz, interesdunei dagokienez hautapen prozeduraren tramitazioa eten egin zen, eta ez ziren karrerako funtzionario izendatu, epaiaren behin-betiko betearazpenaren zain. Horrenbestez, horri dagokionez ez dago deuseztatu beharreko egintzarik, eta aski da aipatutako izendapena ez gauzatzea.
Hirugarren, kanpoan gelditzeak esan nahi du ez direla inoiz izan karrerako irakasle funtzionario, eta horregatik beren egoera administratiboa erregularizatu behar da, halako moduz non ulertuko baita administrazio araubideko aldi baterako lan-kontratudun gisa bete dituztela 2012-2013 eta 2013-2014 ikasturteetan bete dituzten destinoak.
Laugarren eta azkenik, bidezko da Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 8ko 60/2009 Foru Aginduaren 3.1 atalean aurreikusitakoa aplikatzea (haren bidez, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak eman ziren), gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrendan sartzea Daniel Ustáriz Aróstegui jauna eta Nerea Calvo Mateo andrea, Maisu-maistren Kidegoari dagokionez, Lehen Hezkuntza espezialitatean (gaztelania).
Aurrekoarekin loturik, bidezko da araubide administratiboan aldi baterako kontratatzea, 2013-2014 ikasturterako, Daniel Ustáriz Aróstegui jauna eta Nerea Calvo Mateo andrea, orain arte betetzen ari diren lanpostuetarako, eta hurrengo ikasturteetarako Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 8ko 60/2009 Foru Aginduak ezartzen duenari jarraituko zaio.
Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 15/2011 Ebazpenak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 655/2010 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako 41/2012 epaia betetzea eta, horrenbestez:
A.–Daniel Ustáriz Aróstegui jauna eta Nerea Calvo Mateo andrea Lehen Hezkuntza espezialitatean (gaztelania) hautatutako izangaien zerrendatik kentzea (zerrenda hori Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 30eko 1573/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen), Maisu-maistren Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdian, ebazpen honen azalpen zatian zehaztutako ondorioekin. Deialdi hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 2ko 1/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
B.–Maisu-maistren Kidegoko Lehen Hezkuntza espezialitateko (gaztelania) aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan sartzea Daniel Ustáriz Aróstegui jauna eta Nerea Calvo Mateo andrea, gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrendan, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 8ko 60/2009 Foru Aginduaren 3. atala aplikatuz.
C.–2013-2014 ikasturterako araubide administratiboan kontratatzea, aldi baterako, Daniel Ustáriz Aróstegui jauna, Zizur Nagusiko “Catalina de Foix” HLHIPan, eta Nerea Calvo Mateo andrea, Iruñeko “San Jorge” HLHIPan, maisu eta maistra gisa, Lehen Hezkuntzkao espezialitatean (gaztelania).
D.–Daniel Ustáriz Aróstegui jaunaren eta Nerea Calvo Mateo andrearen egoera administratiboa erregularizatzea, halako moduz non 2012-2013 eta 2013-2014 ikasturteetan bete dituzten destinoak hartuko diren araubide administratiboan aldi baterako kontratuen bidez betetako destino gisa, ondorio guztietarako.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Araubide Juridikoaren Atalari, Langileen Kontrataziorako Atalari eta Deialdien Atalari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, MUFACEri, Iruñeko “San Jorge I” HLHIPari, Zizur Nagusiko “Catalina de Foix” HLHIPari eta interesdunei, behar diren ondorioetarako.
Iruñean, 2013ko urriaren 3an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.
Iragarkiaren kodea: F1409570