2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
Kirol jardueretarako diru-laguntzak
Alkate udalburuak, 2014ko uztailaren 9an, 63/2014 Ebazpena eman du, 2014. urtean kirol jarduerak antolatzeko diru-laguntzen deialdia ebazteko.
Eskabideak aurkezteko epea iraganik eta ikusirik kirol koordinatzailearen balorazio txostena, eta betiere 2014. urtean kirol jarduerak antolatzeko diru-laguntzen deialdian ezarritako balorazio irizpideekin bat. Kirolaren Informazio Batzordearen ebazpen-proposamenarekin bat etorriz.
Ebazpen honen eduki osoa jendaurrean dago San Adriango Udalaren iragarki oholean, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, behar diren ondorioak izan ditzan.
San Adrianen, 2014ko uztailaren 9an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1410124