2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Diru-laguntza ematea
Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzi Delegatuak honako ebazpen hau eman zuen 2014ko ekainaren 25ean:
RBI 25-JUN-14 (2/BI).
“Ikusirik 2014. urtean larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzen deialdi publikorako oinarriak, eta ikusirik, halaber, Garapenaren aldeko Lankidetzako Programaren proposamenari buruzko txosten teknikoa, hau EBATZI DUT:
1.–10.000 euroko diru-laguntza ematea Asociación Comité Español de la UNRWA elkarteari, laguntza humanitarioa eman dezan, Elikagai-segurtasunerako laguntza, Siriako gatazkak lekuz aldarazitako herritarrendako izeneko proiekturako, 2014. urtean larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoaren A modalitatearen barruan.
2.–Gastua xedatu eta ordaintzeko betebeharra aitortzea, 70/46200/482090 kontu-sailaren kargura, 10.000 euroko zenbatekoarekin, Asociación Comité Español de la UNRWA elkartearen alde, lehenbiziko puntuan adierazitako jarduketak gauzatu ditzan.”
Iruñean, 2014ko ekainaren 25ean. Zinegotzi Delegatua, Ana Lezcano Galar.
Iragarkiaren kodea: L1410333