2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIZ
Ehiza-postuak enkantean
Oizko Udalak ahozko posturen bidezko enkante publikoan atera du ondoko usategien aprobetxamendua, urtebeterako, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin:
Ezpeldegia izeneko frontea, 4 ehiza-postu dituena guztira.
Hasierako prezioa: 5.000,00 euro.
Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek hasierako prezioaren %5 utzi beharko dute aldez aurretik, behin-behineko fidantza gisa.
Lehen enkantea Oizko Herriko Etxeko bilkura aretoan eginen da, abuztuaren 21ean, eguerdiko 14:00etan.
Esleipen hau zuzentzen duen baldintza-agiria interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan.
Oizen, 2014ko uztailaren 22an.–Alkatea, Alberto San Miguel Mindeguia.
Iragarkiaren kodea: L1410496