1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1370/2014 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, María Luisa Garcés Álvarez andrea, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Erabiltzaileari Erantzuteko Bulegoko burua, kargutik kentzea erabakitzen duena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ekainaren 13ko 1691/2011 Ebazpenaren bidez (2011ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 13an) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako 86 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzita, María Luisa Garcés Álvarez andrea, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuari atxikitako funtzionarioa, departamentu horretako Erabiltzaileari Erantzuteko Bulegoko buru izendatu zen, 6 urterako; deialdi hori ekainaren 7ko 1553/2010 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Aipatu den ebazpenaren xedapen zatiko 1. puntuak ezartzen du izendatuak burutzan aritzeari utziko diola, besteak beste, karguari berariaz uko egiten badio. Halakoetan, ez du burutza erreserbatzeko eskubiderik izanen eta hari dagozkion ordainsariak galduko ditu, horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.4 artikuluko c) letran.
Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian 2014ko ekainaren 19an sartutako idazkiaren bidez, Garcés Álvarez andreak uko egin dio aipatutako burutzari.
Kontuan hartuta, kasu honetan, uko egiteak burutza uztea dakarrela zuzenean, kargu-uztea noiz izanen den eta oinarrizko lanpostura noiz itzuliko den ebatzi baizik ez da egin behar, eta horrelaxe egiten da.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. María Luisa Garcés Álvarez andrea, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Erabiltzaileari Erantzuteko Bulegoko burua, kargutik kentzea. 2014ko uztailaren 1a izanen da burutzan arituko den azken eguna.
2. Garcés Álvarez andrea liburuzaintzako erdi mailako teknikari lanpostu batera itzuli beharko da 2014ko uztailaren 2an, hain zuzen, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiari atxikitako 36779. lanpostura. Lanpostu horrek Iruñean du destinoa.
3. Ebazpen hau Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2014ko ekainaren 23an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F1409603