2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGANTZI
Herrilur baten desafektazioaren espedientea. Hasierako onespena
Igantziko Udalak, 2014ko ekainaren 19an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 3. poligonoko 306. lurzatian 20,00 m²-ko herrilurra desafektatzeko espedientea, gero Miguel Angel Guerra Irigoyen jaunari erabilera laga beharrez, erlauntzak paratzeko.
Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143.ean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzaten.
Igantzin, 2014ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Lourdes Ibarluzea Irureta.
Iragarkiaren kodea: L1410228