2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
Unitatearen mugaketaren aldaketa. Hasierako onespena
Osoko Bilkurak 2014ko uztailaren 10ean hartutako erabakiaren bitartez, hasiera batez onetsi zen UV/8 unitatearen mugaketa aldatzeko proiektua, Jesús Allo Simónek sinatutako eskabideari erantzunez.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 143. artikuluan, 76. artikuluari buruz, ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Cadreitan, 2014ko uztailaren 11n.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L1410078