2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
Kalifikazio juridikoaren aldaketa. Hasierako onespena
Cadreitako Udalak, 2014ko uztailaren 10ean egin osoko bilkuran, gehiengo osoarekin erabaki zuen hasiera batean onestea Cadreitako udalerriko “la paridera” alderdiko bide publikoen kalifikazio juridikoaren aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta hurrengoetan eta urriaren 18ko 278/1990 Foru Dekretuan haiekin bat datozen artikuluetan aurreikusitakoaren arabera, espedientea jendaurrean paratuko da hilabeteko epean, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Cadreitan, 2014ko uztailaren 11n.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L1410077